2011-01-03

ZOZKETA: Eskerrik asko eta 2011 zoriontsua izan!

Esan bezala, urte berriarekin zozketaren epea bukatutzat eman dugu, eta erantzun zuzena eman duzuenen artean egin dugu zozketa. Parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko benetan parte hartu izanagatik.

Jakin badakigu, jende asko ere zozketa dela eta blogean sartu dela eta kuskuseatzen ibili dela parte hartu barik. Guzti horiei eskerrik asko ere.

Saridunak zein partehartzaileek email bat jaso dute dagoeneko zozketaren emaitzaren berria emanez.

Kherauko kideok 2011 urte ezin hobea opa dizuegu eta hona hemen gure urteko lehenengo oparia: Jaso dugun email gehienetan jendeak erresiñola bozkatu du diskako kantarik politena bezala. Beno ba, hori kontutan izanda, hemen daukazue Kherauk egindako kanta polit honen bertsioa bere jatorrizko hizkuntzan: El Rossinyol.

On egin dagizuela!