2015-01-14

Nondik dator "KHERAU" berba?

KHERAU berbaz hausnartu eta deskubritutakoa

Bloga martxan ipini orduko, sarrera txiker bat argitaratu genuen KHERAU berbaren esanahiaz. Bertan azaldu genuen euskal ijitoen hizkeran EGIN esan gura zuela. Alabaina, promozio lanetan ibili garen honetan, hainbatetan itaundu dizkigute gauza gehiago hitz horren harira, eta galderok akaso lagundu digute gure izenez hausnartzen, baita Erromintzela eta Jon Mirande ere gehiago ezagutzen.

Inoiz esan izan dugu KHERAU berba aukeratu genuela zelanbaiteko mestizajea adierazten zuelako, hain zuzen, euskal kultura eta kultura ijitoaren artekoa, eta hor, geure burua islatuta ikusten genuela. Izan ere, taldekide guztiok euskaldun berriak gara, erabiltzen ditugun tresnak ere edonongoak dira eta aurrekoaz gain, batua zein beste euskalki batzuk ere erabiltzen ditugu. Mestizaje itzela alegia. Bada, hona hementxe erromintxela apur bat gehiago ezagutzeko link pare bat:

wiki

zenbait artikulu labur

Bestalde, inoiz ere esan izan dugu KHERAU berba Jon Mirande idazlearen testu batean deskubritu genuela: KAMA-GOLI. Gauzak horrela, aurreneko linketan topatuko duzue EGIN hitza erromintzelaz, grafia batekin baino gehiagorekin, baina bakarrik Miranderen testuan topa genuen guk erabiltzen dugun grafiarekin. Kasualitatea? baliteke, halako aldaketak bertsio batetik bestera ohikoak baitira, gogoratu osterantzean Laukizko 8 nobioak. Edozelan ere, egokia iruditu zaigu Jon Miranderen informazio apur bat plazaratzea, eta geure moduan, zuok ere harrituko zaretelakoan gaude, oso pertsonai gorabeheratsua izan zen eta.

Wiki

Atxaga Mirandez berbetan BERRIA egunkarian

On dagizuela eta laster arte!!

Ah! ahaztu baino lehen, MILA ESKER MAIDER IRIZAR ETA JABI ETXEBARRIAri sarrera hau egiteko ekarritakoagatik!!