2011-01-28

Kherau AIKOR JAIAN izango da, Otsailaren 4ean

Totoan Txorierriko euskara elkarteen federazioak Aikor! aldizkaria jarri zuen martxan orain dela bederatzi urte. Urtero egiten duten bezala, aurten ere jaialdi bat antolatuko dute aldizkariaren urteurrena ospatzeko. Herritarrek, elkarteek, merkatariek eta erakundeek ibilbide honetan aldizkariari emandako babesa eta laguntza eskertzea du helburu ekitaldiak, eta urteen buruan txorierritar guztientzako hitzordu bihurtu da.
Gainera, aurtengoa bereziagoa izango da, urtarrilean bertan aldizkariak 100. alea kaleratu delako. 

Urteurrena otsailaren 4an ospatuko dute Larrabetzuko Eskolan. Ekitaldia iluntzeko 8etan izango da, eta KHERAUk emanaldi txiki bat eskainiko du han beste talde batzuekin batera.