2010-12-02

EUSKAL LIBURU ETA DISKEN AZOKAN... KHERAU!


Asteburu luze honetan urtero legez  euskaldun asko Durangora hurbilduko gara liburu eta disko berrien bila. Gu ere bertara hurbilduko gara gure erosketak egitera baita gure lan berria aurkeztera ere.

Durangon bertan Ahotsenea karpan mini-kontzertu bat egingo dugu Domeka goizean 11tan. Beraz, domekan bertatik baldin bazabiltzate hurbildu!

Bestalde, gure diskoa Baga-Biga diskografikaren Stand-ean topatuko duzue.

Ea ba, Durangon egongo gara!