2010-12-28

KHERAU Grammy sarietarako izendatuta! (KHERAU nominado para los Grammy)

 
INUZENTE INUZENTE!!!!!!!!!!! :)


Kherauren “Munduan Ortozik” diskoa Latín Grammy Awards sarietarako izendatu dute, Disko Folkloriko Onenaren atalean.
Oraindik ez dugu sinisten baina gaur bertan esan digute Checi Acosta-ren lana “El Folclor De Mi Tierra” Best Folk Latin Album bezela sailkatuta zegoena, arazo teknikoengatik kanpoan gelditu dela eta KHERAU, “Munduan Ortozik” diskarekin automatikoki sailkatu dela.
Abenduaren 8an New York-eko Gotham Hall-en ezagutarazi ziren hurrengo 48. grammy edizioaren izendatuak baina esan bezala, modu “in extremis”, baina Kherau ere sailkatu da.
Beraz, 2010 ko "Best Folk Album" sailkatuak hauexek izango gara:


Eva Ayllon - Canta A Chabuca Granda
Ilan Chester - Tesoros De La Musica Venezolana (6 CDs)
Pertona Martinez - Las Penas Alegres
Juan Fernando Velasco - Con Toda Alma
Kherau – Munduan Ortozik
Sari banaketa hurrengo urtarrilaren 31an izango da Los Angeles-en. Zeozer  gehiago dakigunean hementxe bertan jakinaraziko dizuegu. Aupa Zuek!