2010-08-30

Diska berriaren azken nahasketak!!

Gaur Kike Moraren K.M.T. estudioan gelditu gara beste buelta bat emateko laster argitaratuko den geure diskaren nahasketei. Oraindik daude gauza batzuk lotzeko eta zehazteko, baina momentuz oso ona emaitza lortzen ari gara.

Kike Mora - K.M.T. estudio

Diskak 10 tema izango ditu eta sorpresa bat. Aukeratu dugu betidanik gustatzen zitzaizkigun abesti herrikoiak, baita geuk egindako tema batzuk, geure kutsu pertsonalaz jantziz. Folk musika bai, bestetan herriko kantetan oinarritua, baina egia esan, folk musiken betiko formuletatik aldendu nahi genuen. Lortu al dugu? Zuek esango duzue...

Urte bat egon gara grabatzen eta azken nahasketa eta masterizazioa utzi dugu Kike Mora laguna eta teknikariaren eskuetan. Kike parte hartu du baita, gurekin batera produkzio artistikoa egiten.

Ea ahalik eta lasterren Cd-a argitaratu dezakegun!!

Kike Mora - K.M.T. estudio