Aitita soinujolea izanik, 6 urte zituenerako lehenengo
abestiak ikasi zituen jostailuzko soinu txiki batekin. 7 urterekin hasi zen
trikitixa ikasten eta 16rekin irakasten. Artean kalejira, erromeri,
txapelketa ugaritan jo izan du, eta 10 urtez ENE BADA taldeko partaide izan da
Euskal Herriko eta atzerriko hainbat jai girotuz.